Martxoaren 14an abiatuko da Korrika 18 Andoaindik, eta asteartean prentsaurrekoa eman zuten AEKko kideek, datozen egunetan antolatu diren ekintzen berri emateko. Aurtengo leloa Eman euskara elkarri da eta omenduak, euskera ikasten ari direnak izango dira. Hori horrela, prentsaurrekoan izan ziren Udal euskaltegiko lagunak, Banaiz Bagara elkartekoak, Doberako Mintzalagunak eta AEKko lagunak.
Korrika Kulturala martxan
Larunbatean festa antolatu dute Usurbilen Korrika girotzen hasteko. Bertan, Esne Beltzak joko du. Hernanin ere ekintza ezberdinak izango dira otsailetik aurrera: musika, ikuskizunak, hitzaldiak, Mus Txapelketa... Martxoaren 23an iritsiko da Korrika Hernanira, 18:00ak aldera.
Korrika Batzordea, asteartean
Gauza gehiago antolatzeko, Korrika Batzordea izango da asteartean, 19:00etan Biterin. AEKk gogorarazi du, Korrikari laguntzeko modu asko daudela: antolakuntzan parte hartuz, ekonomikoki lagunduz, Korrikaren berri emanez edota Korrikan parte hartuz.
Datozen hitzorduak
Larunbata:
Usurbilen festa: animazioa, bazkaria eta ekitaldia.
21:00, Esne Beltza. *Txartelak salgai 10 euroan, euskaltegietan.
Urtarrilak 29:
19:00, Korrika Batzordea, Biterin.
Otsailak 3:
18:30, ‘Gazta zati bat’ eta ikuskizuna Esnekien eskutik, Biterin.
Otsailak 21-martxoak 1:
Erakusketa bizia: hitzaldia, musika, tailerra...
Otsailean zehar:
Mus Txapelketako kanporaketak, Hernaniko hainbat tabernatan.
Martxoak 3:
Mus Txapelketako eskualdeko finala, Urnietan.
Martxoak 16:
Mus Txapelketako Gipuzkoako finala, Andoainen.
Martxoak 23:
Korrika Hernanin. Ekintza ugari.