Iñigo Machio Euskadiko txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 23a, 01:00

Iñigo Machio hernaniarra Euskadiko Arku Kurbatuko txapelduna da, absolutu mailan. Txapelketa urtarrilaren 13an jokatu zen Bermeon. Bertan, 51 jokalarik hartu zuten parte. Machiok orain Espainiako Txapelketan hartuko du parte Euskadiko selekzioarekin. Hiru jokalari joango dira selekzioarekin. Txapelketa asteburu honetan jokatuko da ziurrenik, baina zehazteko dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!