15 talde, Oscar Terol eta Iban Estebez izango ditu lagun gaur, Salillasek

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 23a, 01:00

Wukroren aldeko ultrafondoarekin jarraituko du gaur Xabier Salillasek, 07:00etatik aurrera. Hirugarren eguna du gaurkoa.

300garren kilometroa egiteko asmoz, Wukroren aldeko ultrafondoko hirugarren egunari ekingo dio gaur, Xabier Salillasek. Goizeko 07:00etatik gaueko 21:00ak arte ariko da korrika gaur ere, eta beste egunetan bezala, hainbat talde eta herritarren laguntza izango du. Hain zuzen, Hernaniko eta inguruko 15 talde ariko dira gaur korrika Salillasekin, atletismo pistan. Horiez gain, Oscar Terol aktore eta gidoilari ezaguna eta Iban Estebez boxeolari urnietarra ere bertan izango dira.

Porrotx, Marimotots eta dozenaka haur, atzo
Atzo ere ia dozena bat taldek egin zuten bat Salillasekin. Eta dudarik gabe, saltsa haundiena Porrotx eta Marimototsek jarri zuten. Arratsaldean azaldu ziren atletismo pistara eta ehundik gora haur elkartu ziren bertan. Taldetan banatuta, Wukroren alde egin zuten korrika Salillasekin batera. Horiez gain, atzo korrika ibili ziren, Anboto tabernako kideak, Institutuko eta AEKko ikasleak, Udal Gobernu Tal­dea, Mendiriz Mendiko kideak, Martindegiko auzotarrak, errugbiko bigarren taldea...


Gaurko parte hartzaileak:

07:00, Iturritxo elkartea.
09:15, Elizatxo.
11:30, Institutuko DBH 2F.
12:30, Dobera-Kronika
eta Institutua DBH 2C.
13:00, Jesusen Bihotza ikastola - Villabona.
15:00, Elizatxo.
16:00, Iban Estebez boxeolaria.
17:00, Oscar Terol, Salesiarrak eta Koxka elkartea.
17:30, Ur Mia elkartea.
18:00, Salesiarrak.
19:00, Salesiarrak, Hernaniko korrikalariak, errugbiko neska taldea.
20:00, emakume korrikalariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!