Kaldereroak otsailaren 2an izango dira Hernanin. Ohi bezala, afaldu ostean aterako da konpartsa, 21:00etan, eta afarira apuntatzeko ostiralean jarriko da zerrenda Elur Txorin. Prezioa: 7 euro. Horrez gain, entsaio egunak zehaztu dituzte dagoeneko: urtarrilak 29, 30 eta 31. Arratsaldeko 20:00etan izango dira Elur Txorin. Zalantzak argitzeko: 650 825 918.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!