Eli Pagola bertsolari hernaniarra izan da Tabernetako XIXgarren Txapelketako irabazlea. Hori horrela, txapelketa honetako txapela irabazi duen lehenengo emakumea izan da. Ohi bezala, Sansebastian bezperan jokatu zen finala, Garin tabernan. Buruz burukoan Izarne Zelaiarekin aritu zen bertsotan eta azkenean puntu erdi bateko diferentziarekin irabazi zuen Pagolak. Pagola eta Zelaiaz gain, beste lau bertsolari aritu ziren kantuan: Amaia Otxotorena, Aitor Barrenetxea, Joseba Agirre eta Oier Iurramendi, iazko txapelduna. Saioa oso ona izan zen orokorrean, 6 bertsolariak oso ondo aritu ziren. Gaueko 23:30etan hasi zen eta 2 ordu inguru iraun zuen finalak. Epaile lanetan 3 lagun aritu ziren: Urko, Oxan eta Ibon Zapiain. Gaijartzaile lanetan berriz, Iraitz Santa Kruz aritu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!