Lau urre, hiru zilar eta bi brontze, Hernaniko atletek

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 22a, 01:00

Malen Martinezek, Julen Iruretagoienak eta Jaione Sertutxak Espainiako Txapelketan parte hartzeko minima eskuratu dute.

Joan den asteburuan, Gi­puzkoako kadete, jubenil eta junior Txapelketa jokatu zen Donostiako Belodromoan eta atleta hernaniarrek bederatzi domina lortu zituzten: lau urre, hiru zilar eta bi brontze.

Sei domina, CD Hernaniko atletek
CD Hernaniko bost atletek sei domina lortu zituzten. Jubenil mailan: Jon Muruak urrea lortu zuen 800 metrotan, 2:08:08 markarekin. Malen Martinezek zilarra lortu zuen 400 metrotan, 1:02:95 denborarekin. Beste emaitza hauek ere lortu zituen: laugarren postua 200 metrotan, 26:82 markarekin; eta 60 metro hesitan, 9:36 markarekin. Ane Lopez de Arregik zilarra lortu zuen luzeran, 4,85 metroko jauziarekin eta brontzea 400 metrotan, 1:03:33 markarekin. Karla Kortabitartek zilarra lortu zuen pisuan, 9,30 metroko jaurtiketarekin. Kadete mailan, Maialen Pavonek brontzea lortu zuen altueran, 1,47 metroko saltoarekin. Beste emaitza hauek ere lortu zituen: seigarren postua 300 metrotan, 48:75 markarekin; eta zazpigarren postua 60 metrotan, 8:66 markarekin. Beste hiru atletek ere parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zituzten: kadete mailan, Uxue Lopez bosgarren geratu zen 300 metrotan, 47:77 denborarekin. Jubenil mailan, Julen Mazonek 200 metrotan, 26:21 denbora egin zuen eta 60 metrotan, 7:74 denbora. Junior mailan, berriz, Unai Roldanek bederatzigarren postua lortu zuen 200 metrotan, 26:97 denbora eginda.

Iruretagoienak bat eta Sertutxak bi urre
Julen Iruretagoiena eta Jaione Sertutxa hernaniarrak Atletiko San Sebastian taldeko kideak dira eta biek urrezko dominak lortu zituzten. Iruretagoienak, jubenil mailan, altueran lortu zuen 1,92 metroko saltoarekin eta Sertutxak, junior mailan, 60 eta 200 metrotan, 7:84 eta 25:37 markekin.

Espainiako Txapelketan
Egindako markekin, Marti­ne­zek (60 m hesi eta 200 m), Iru­retagoienak (altuera) eta Ser­tu­txak (60 m eta 200 m) Es­pai­niako Txapelketan par­te har­tzeko minimak lortu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!