Galdera horri erantzunez, hitzaldia emango du gaur Ana Roncal analista politiko, idazle eta katedradunak. 19:30etan Biterin.
KenkT Kristau Euskaldunen Kultur Taldeak eta Enkuentro liburu dendak hitzaldia antolatu dute gaur. Kapitalismorik ez, Sozialismorik ez, orduan zer? izenburupean izango da hitzaldia. Ana Roncal analista politiko, idazle eta katedradunak emango ditu azalpenak. Biterin izango da 19:30etan. Roncal peruarra da eta gaztelaniaz izango da hitzaldia.
Honako galderak eta gaiak izango ditu hizketagai: «Zergatik dirudi irteerarik gabeko kale bat Lehen Mundua deituriko herrialdeei eragiten dien krisi honek? Zergatik ez dute emaitzarik ematen Gobernuek martxan jartzen dituzten egitasmoek?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!