Jardunaldi kaxkarra, emaitza on batzuekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 21a, 01:00

Orokorrean ahaztutzeko jardunaldia izan da Hernaniko pelotarien­tzat, 9 partidu galdu eta 4 irabazi baitutuzte. Atzoko Kronikak zekarzkien Arrietaren garaipena eta Cisnerosen porrotaz aparte, emaitza onak ere izan ditu jardunaldiak. Hiru bikotek jarraitzen dute partidurik galdu gabe: Salaberria-Larrañaga alebinek, Agirre-Lazkano infantilek, eta Lujanbio-Aizpitarte sub 22 mailakoek. Notizi kaxkarrena, Murgiondok trinketeko final erdia galdu izana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!