Hernaniko Kronikak eta Berriak elkarteak bost saski zozketatu dituzte aurten ere, Gabonen bueltan. Saski bat bi aldiz zozketatu ostean, ordea, oraindik irabazlerik ez da azaldu. Hargatik, erabaki dute, azken zozketa egitea, errifak Kronikara eramaten dituzten guztien artean. Asteazkenean 19:30etan egingo da zozketa. Errifen atzean izena eta telefonoa jarri behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!