Zuk ere egizu korrika Xabier Salillasekin!

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 21a, 01:00

Gaur 5 taldek lagunduko diote Xabier Salillasi korrika: Galarretako erremontistak, pelota elkarteko kideak, errugbiko lehenengo taldea...

Hasi da Xabier Salillas ko­rrika, eta egunean 100 km egi­teko asmoa dauka, Etio­pia­ko Wukrorako laguntza lortzeko asmotan. Hain jux­tu, Hernani Wukrorekin ONG-GKEaren­tzako izango da lortzen duen dirua.

Herritar guztiei dei egin zaie, astean zehar, bakoitzak nahi duenean egin dezala bisita txiki bat Sagastialdeko atletismo pistara. Batzuk ko­rrika egingo dute, eta beste batzuk animatu. Denei dei egin zaie, bakoitzak ahal duen neurrian diru-laguntza ere eman dezala.

Bost talde gaur Salillasekin
Herritarrez aparte, herriko taldeak ere parte hartuko dute korrika saio horretan. Dagoeneko talde mordoxka batek eman du izena korrika egiteko. Gaur, adibidez, bost talde behintzat izango dira Sagas­tialden. Horien artean, baita profesionalak ere: Ga­la­rre­ta­ko erremontistak ko­rrika egin­go dute, 15:00etatik au­rrera. Pelota eskolako ki­deak (18:30), Hernaniko mu­sika es­kolako abesbatza eta Ema­ku­me korrikalariak (19:00), eta Errugbiko lehenengo taldea (19:45).

Zazpi egun, eta azken
egunean festa

Egunero goizeko 08:00etan ha­si eta 22:00ak arte ariko da korrika ultrafondista hernaniarra. Larunbat eta igandean festa izango da bertan, azken kilometroetan laguntzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!