Hurrengo partiduari begira jarri beharra dago. Galdu egin zuen atzo Hernanik, Cisnerosen kontra, kaotikoa izan zen partidua. Irabazteko aukera ere izan zuten, eta punturik gabe etxera, azkenean.
Lehenengo 20 minutuak...
Lehenengo zatian 17-0 jarri ziren aurretik madrildarrak. Hor, partiduko klabe bat. Sekulako ahalegina jo zuten Patrick Polidoriren mutilek, eta fruituak eman zizkien: Barandiaranek eta Esnalek entsaio bana egin, eta Genuak biak gauzatu: 17-14, eta atsedenaldira.
Bigarrenean Hernanik ekin zion erasoan. Markagailuan inguratzea nahikoa ez, pasa egin behar izaten da, eta horretara zijoazen hernaniarrak. Entsaioa eskuetan, baina huts. Cisnerosek arnasa hartu zuen, eta baita Complutenseko zelaira inguratutakoek ere. Hortik aurrera, berriz gainbehera. Madrildarrek zigor entsaioa, eta gauzaketa: 24-14. Genuak eutsi egin nahi zion partiduarik, eta zigor golpe baten bidez defentsako bonusa lortzeko moduan jarri zuen taldea: 24-17. Madrildarrak ez zeuden oparietarako, eta oso jokaldi katramilatsuan, azken entsaioa lortu zuten, eta erasoko bonusa, eta gauzaketa. Hernani punturik gabe.
Hernani 22 punturekin dago, eta atzetik bi talde ditu, 18rekin eta 14rekin. Hurrengo astean Cajasol, aste honetan Hernaniri aurrea hartu dion taldea. Puntu batera daude. Burua altxatzeko garaia da.