Kutxa Ekoguneak bultzata, hainbat Baratze Parke sortzen ari dira Gipuzkoan, herri bat eta bestean: Usurbil, Lezo, Zegama, Errenteria, Tolosa... Orain, Kutxa Ekogunean bertan lortu ahal izango da baratza. 123 sail edo partzela banatuko dira, eta Baratze Parke hori izango da beste guztien egoitza nagusia. Helburua: elikadura eta ohitura osasuntsuak bultzatzea.
Hernani, Donostia eta Lasarteko biztanleentzat
Gertu xamar bizitzea beharrezko jo dute baratza hauetako bat lortu ahal izateko. Hargatik, hiru herritako kideek eskatu ahal izango dute baratza Ekogunean (lehengo Zabalegi): Hernani, Donostia eta Lasarte-Oria.
Errenta bat ordaindu behar da, eta neurri bat baino gehiagoko lursailak dira: taldeentzat 90 m2 (35 euro, hilean); hiru kidetik gora 60 m2 (25 euro, hilean); bat edo birentzat 30 m2 (15 euro hilean); irisgarritasun arazoak dituztenentzat lursailak alturan (10 euro hilean). Ordainetan, hitzaldiak eta prestakuntza jasoko da, baratzagintza ekologikoari buruz.
Bakoitzak gehienez lau urtez erabili ahal izango du lursaila.