Hernaniko errugbilariak nabarmentzen ari dira maila eta txapelketa guztietan. Joan den astean, Hernaniko sei errugbilari Alikanten izan ziren, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako lurralde arteko txapelketan, eta laugarren postua lortu zuten: Nora Solano, Maialen Aranegi, Julia Casanellas, Naroa Jaca, Marta Tejero eta Ane Puerta (argazkiko ordenean). Valentziari 15-0 irabazi zieten, eta Madrilekin, txapelketako irabazlearekin, 50-0 galdu. Kontsolazio finala 38-10 galdu zuen Euskadik Galiziaren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!