Aldea murriztu nahi du Hernanik Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 20a, 01:00

Kasta atera beharko dute gaur hernaniarrek Madrilen, Cisneros taldeari irabazteko, Ohorezko mailako 13garren jardunaldian. Hiru puntuko aldea murriz­teko aukera dauka Hernanik, Cisnerosek berriz, lehenengo bueltako porrotarengatik mendekua hartzekoa.

Ez da Hernani momentu gozoenean ari. Denboraldi hasieran pilatu­tako puntuei esker, 9garren postuari eusten dio, 22 pun­turekin, eta atzetik hiru talde dauzka: Cajasol puntu batera, eta La Vila eta Vigo 8 pun­tu­ra. Cisneros, behetik gora dijoa. Puntu asko egiten ditu par­tiduro baina baita jaso ere. Joko irekia du gustoko; doto­re jokatu, eta jokatzen utzi. 

Partidu parekatua espero da gaur. Hernanik 26-24 irabazi zuen Landaren, eta baloia mugitzen asmatzen badu, min haundia egin diezaioke Cisnerosi. 

Partidua, Complutenseko Central zelai dotorean, eguerdiko 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!