Xabier Salillasekin korrika, Wukroren alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 20a, 01:00

Xabier Salillas ultrafondoko korrikalari hernaniarrak 700 kilometro egingo ditu korrika Hernani Wukrorekin ONG-GKEaren alde. Bihartik hasi eta igandera bitarte, zazpi egunez egingo du korrika Sagastialdeko atletismo pistan. Egunero, 100km egingo ditu. Salillas ez da bakarrik arituko, Hernaniko talde ezberdinen eta zenbait norbanakoren laguntza ere izango du, tarte batzutan berarekin korrika egiteko animatu baitira. Dena dela, oraindik bada aukera apuntatzeko eta herritarrei dei egiten diete izena emateko. Nahi den orduan eta nahi den adina egin daiteke korrika. Diru laguntza emateko ere egin dute deia. Izena emateko: 625 703 656.


Hernaniko talde ugari eta pertsonaia ezagunak
Hernaniko talde ugarik eman dute izena dagoeneko: erremontista taldea (Endika Barre­netxea hernaniarra tartean dela), Musika Eskolako kide­ak, emakume korrikalariak, Udal gobernu taldea, Men­di­riz Mendi, Kronika eta Dobe­ra... Horiez gain, pertsonaia ezagunak ere izango dira: Porrotx eta Mari Motots, Oscar Terol, Cabestany...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!