Partidua oso ona; emaitza ez hainbeste. Mundialista bat zuten hernaniarrek aurrean, Maite Ruiz eulatearra (Patxi Ruizen arreba), eta arrisku dezente hartu behar izan zituen Manzisidorrek. Eta asmatu ez. 15garren tantora arte oso berdinduta joan zen partidua, eta hortik aurrera Iruñako Oberena taldeko bikotea nagusitu zen, Aristorena IIari tanto harrigarri batzuk atera eta gero. Haiek pasa dira EHko kluben arteko finalera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!