Atal berria Kronikan, euskerazko liburuak gomendatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 20a, 01:00

Euskeraz idatzitako liburu bat irakurri berri duzu eta gainerakoei gomendatu nahi­ko zenieke? Kro­nikak horretarako bidea emango du datorren igandetik aurrera. Do­be­ra Euskara Elkarteak eta Udal Libu­rutegiak elkarlanean, atal berri bat sortu dute: Literatur Txokoa. Ber­tan, euskeraz idatzitako liburuak go­mendatzeko aukera izango da.


«Helburua, euskeraz irakurtzea eta parte hartzea bultzatzea»
Edozein herritarrek hartu dezake parte egitasmo honetan. Hala azaldu dute antola­tzaileek: «Ez dute adituek egindako iruzkinak izan beharrik. Euskeraz idatzitako liburu bat gustatu bazaizu, gomendatzera animatzen zaitugu. Nahikoa da idaztea ze sentitu duzun, ze gustatu zaizun...». Izan ere, helburua honakoa da: «herritarrek euskeraz irakurtzea bultzatu nahi dugu eta baita parte hartzea ere», diote.


Hilabetean behin, Kronikan
Literatur Txokoak hilabeteroko maiztasuna izango du. Kro­nikan argitaratuko da, igandez, 7garren orri honetan. Datorren igandean, hasteko, Udal Liburutegiak egingo du iruzkina. Bertol Arrietaren Alter Ero liburua gomendatuko du.


800 karaktere
Iruzkinak edo gomendioak 800 karaktere inguruko idatzi­ak izango dira eta helbide ho­netara bidali behar dira: dobera@dobera.com. Egilearen izen-abizenak jarri behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!