Enpate, Hondarribiko lokatzetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 20a, 01:00

Puntu bat eta sentsazio ona. Hori da Hernanik Honda­rri­bitik ekarritakoa. Lokaztutako zelaian pixu zen baloia mu­gi­tzea. Aurrean talde ona, sail­kapenean bosgarren dijoana, eta bikain antolatua. Lehen­da­biziko minutuan antzeman zuten hernaniarrek, lana latz zegoela egin beharra, puntu­ren bat ekartzeko. 

Hernanik partidu serioa jokatu zuen. Lehenengo za­tian ondo eutsi, eta biga­rre­nean eraso zuten Iker Do­rron­sororen mutilek. Biga­rren zatian erabat nagusitu, eta arrisku dezente sortu zuten. Bi largero. Zorte pixka batekin hiru puntu etxera. Datorren astean errematatu behar da aste honetan ondo hasia, Lagun Onaki irabazita (seguru asko, Zubietan jokatuko dute hernaniarrek). 

 Real Unionek galdu egin zuen atzo, eta Hernani lider da, bi punturen aldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!