«Hasieratik argi genuen Txirritarekin zerbait egingo genuela»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 19a, 01:00

Haritz Berasategik, Alex Areizagak eta Aritz Ormazabalek egin dute Inauteriak iragartzen dituen kartela. Txirrita, pailazoz mozorrotu dute.

Aurtengo Inauteriak iragartzen dituen kartelak, umorea du oinarri. Bertan azaltzen da Txirrita zena, Herna­niko bertsolari ezaguna, pailazoz jan­tzita; sudur gorri, lore, za­pa­ta haundi eta guzti. Urretxu-Zu­marragako hiru lagun izan dira egileak: Ha­ritz Berasategi, Alex Areizaga eta Aritz Orma­zabal. Halaxe azaldu dio Be­rasa­tegik Kroni­kari: «Txirrita Hernaniko per­tsonaia famatua da eta hasieratik argi genuen berarekin zer­bait egingo ge­nuela. Inaute­riak direnez, mo­zo­rrotzea erabaki genuen. Buel­­tak ematen aritu ginen eta pailazoz janztea erabaki ge­nuen. Umorea, alaitasuna eta festa gi­roa irudikatu nahi izan dugu».

600 euroko saria
Urretxu-Zumarragako hiru lagun horien kartelak iragar­tzen ditu aurtengo Inauteriak, aurre­tik Kartel Lehiaketa irabazi zutelako. Eta horrekin batera, 600 euroko saria. Urte­ro bezala, ia bi hilabetez izan zen aukera lanak aurkezteko.

Gattiken enpresa martxan
Hiru egileek, lehenengo aldiz hartu dute parte halako lehiaketa batean eta hemendik aurrera, jarraitzeko asmoa dute. «Izan ere, horrelako gaiekin zerikusia duen enpresa bat sortu berri dugu», dio Berasategik. Gattiken Pro­dukzioak izena du enpresak eta diseinu grafikoa, web orriak eta bideoak egiten dituzte: gattiken.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!