Hernaniko Sagar Lasterra herri lasterketa otsailaren 23an izango da. Hilabete inguru dute beraz, Hernaniko korrikalariek prestatzeko. Eta izen ematea ere zabalik dago dagoeneko. Otsailaren 22ra arte internetez eman daiteke izena: www.kirolprobak.com helbidean. Txip horia dutenek 8 euro ordaindu behar dituzte eta txipa ez dutenek, 10 euro. Egun berean ere izango da aukera izena emateko, 15 euroren truke.
Sagardotegi inguruetan barrena
Sagar Lasterra, txotx denboraldiaren barruan egiten da urtero. Aurten, zazpigarren edizioa izango da. Lasterketako ibilbideak, Hernaniko sagardotegi gehienak zeharkatzen ditu. Zati horrek, 5,5 km ditu. Ibilbidearen gainontzeko zatia, udalerriko hainbat auzotatik pasaten da, Kiroldegi aurrean bukatu arte. Denera, 8,9 km ditu ibilbideak.
Irteera, Hernaniko Arraun elkartearen egoitzan izango da (Ibarluze industrialdea). Goizeko 11:00etan abiatuko dira. Partehartzaileek doako autobus zerbitzua izango dute irteera-puntura joateko. Kiroldegitik abiatuko da autobusa, 10:10etan eta 10:30etan.
Sagardotegietan otordua, zozketan
Lasterketan, 16 urte beteak dituzten guztiek hartu dezakete parte. Sariak emango zaizkie lehenengo hiru emakumezkoei eta gizonezkoei, bai senior mailan, bai beterano mailan. Horrez gain, parte hartzaile guztiei elastiko bat emango zaie eta sagardotegiren batean otorduren bat tokatzeko aukera ere izango dute. Izan ere, Hernaniko sagardotegi guztietan bazkari/afariak zozketatuko dira bi lagunentzat.