Bigarren urtez Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu du Kutxa Ekoguneak, eta urtarrilaren 21era arteko epea dago izena emateko: www.euskararenginaka.net. Lehiaketak 2 fase izango ditu; urtarrilaren 21etik 28ra galderak erantzuteko epea irekiko da, euskararen eta ingurunearen inguruan, eta puntu gehien lortzen dituzten lehenengo 10ek finala jokatuko dute otsailaren 9an. Sariak izango dira: bizikleta elektriko bat, asteburu bat landetxe batean, eta afari ekologiko bat 2 lagunentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!