Bihar, Hernaniko tiraldian erabakiko da zein taldek dituen bolari onenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 19a, 01:00

Taldekako Txapelketa aurreko igandean hasi zen Legazpin. Bihar jokatuko da bigarren eta azken tiraldia, Hernanin, Florida auzoko bola­tokian. Ordutegia: 09:30-11:00 eta 16:00-17:30. Oraingoz, Zerain dijoa aurretik. Herna­niarren artean, berriz, CD Hernani taldeak lortu ditu emaitzarik onenak; 4garren dago. Elur Txori 6garren postu­an dago eta Ur Mia 8garren.

Hernaniko eta Gipuz­koa­ko bolariek hasi dute denboraldi berria. Joan den igandean izan zuten denboraldiko lehenengo tiraldia. Taldekako Txapelketa joka­tzen da aurrena eta txapelketa horren barruan izan zen tiraldia Legazpin. Bihar, txapelketako bigarren eta azken tiraldia jokatuko da. Herna­nin izango da, Florida auzoko bolatokian, 09:30etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:30etara. Bertan erabakiko da beraz, Gipuzkoako zein taldek dituen bolari onenak.

Zerain, aurretik
Legazpiko tiraldian, Zerain taldeak lortu zuen brila gehien botatzea, 279 brila, eta bera da nagusi. Herna­niarren artean, berriz, CD Hernanik lortu zituen emaitzarik onenak, 269 brila, eta 4garren postuan dago. Elur Txori berriz, 6garren postuan dago 255 brilarekin, eta Ur Mia, 8garrenean, 235 brilarekin. Denera, Gipuzkoako 12 talde ari dira lehian.

Osaba eta Ugalderen hutsunea nabari
Elur Txori taldeko bi bolari haundi zendu dira aurten, Nikolas Osaba eta Joxe Ugalde, eta haien hutsunea nabaria da bolari taldean, bai esperientzia aldetik bai la­gun­tasun aldetik. Bi gazte sar­tu dira orain taldean eta hori ere poztekoa da, euren esanetan. Talde bakoitzean seina bolari ari dira jokatzen, txapelketa honetan.

Iazko emaitza antzekoak
Iazko Taldeko Txapelketan, oraingo honetan, lehenengo ti­­raldian lortutako antzeko emaitzak lortu zituzten Her­na­niko taldeek: CD Hernanik 4garren postua lortu zuen, Elur Txorik 5garrena eta Ur Miak 10garrena. Orduko hartan, 11 taldek hartu zuten par­te eta Segurak irabazi zuen.

Hurrengoa, Bikotekako Txapelketa
Taldekako Txapelketa buka­tzean, Bikotekako Txapelke­ta­ri ekingo diote. Lehenengo tiraldia, urtarrilaren azken igan­dean izango da, Usur­bilen. Lau tiralditara jokatuko da txapelketa. Iazko txapeldunak, Mi­guel Burugain eta Joxe Ugalde izan ziren, Elur Txoriko kideak.

Lehendakari Txapelketa, Ereñotzun, eta Gipuzkoakoa, Floridan
Denboraldi osoan, beste bi tiraldi ere jokatuko dira Her­nanin. Lehendakari Txa­pel­ketako hirugarren tiraldia Ere­ñotzuko bolatokian izango da. Eta Gipuz­koako Txa­pelketa, Floridako bolatokian jokatuko da.

Txapelketen egutegia

Taldekako Txapelketa
Bihar: Hernani

Bikotekako Txapelketa
2013-01-27: Usurbil
2013-02-03: Aia
2013-02-10: Lasarte
2013-02-17: Idiazabal

Lehendakari Txapelketa
2013-03-03: Añorga
2013-03-10: Mutiloa
2013-03-17: Ereñotzu
2013-03-24: Zerain
2013-04-07: Urnieta

Gipuzkoako Kopa
2013-04-14: Olaberria
2013-04-21: Altza
2013-04-28: Gabiria
2013-05-05: Ategorrieta
2013-05-12: Segura

Gipuzkoako Txapelketa
2013-05-18: Hernani

Beterano, jubenil eta infantilen Txapelketa
2013-05-26: Segura

Euskadiko Txapelketa
2013-06-08: Tertanga (Araba)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!