Ioritz Arrietak Mikel Goñi izango du aurkari, San Antongo finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 18a, 01:00

Denboraldiko laugarren finala du gaur, Ioritz Arrieta hernaniarrak, eta ez du edozeinen kontra jokatuko, gainera: Mikel Goñi profesional ohia izango du aurkari, Txurruka el­goi­barta­rra­rekin batera. Haiei aurre egiteko, Kerman Galarza galdakoztarra atzean izango du Arrietak. Partidua, 22:00etatik aurrera, Elgoibarren. San Anton torneoko finalera iristeko Atxotegi eta Al­tunari irabazi zien Arrie­tak eta Galarzak 22-12; bikote haundia hura ere. Gaurko finalerako indarrean da Arrieta. Ez da ahaztu behar, Munduko Txapel­duna dela, 22 urtez az­pi­koetan. Tarbesen irabazi zuen txapel hori. Beste erronka haundi bat aurrean du hernaniarrak, eta gaur du zenbateraino den demostratzeko eguna.

Beste lau partidu, gaur
Gaur beste lau partidu ere jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek: seniorretan, Arrasate/Leonet-Etxegoien (Arrasate, 20:30); jubeniletan, Goierri/Altuna anaiak (Urre­txu, 18:00); kadeteetan, Loiar­te-Rodriguez/Antigua (Her­na­­ni, 21:00); infantiletan, Honda­rribia/Rekondo-Ariz­mendi (Hondarribian, 19:15).

Aukera, pelota eskolan apuntatzeko
2001-2004 urte bitartean jaiotako mutiko guztiek aukera daukate pelota eskolan izena emateko. Kiroldegira azaldu eta Rufino Rekalderen galdera egin, egunero: astelehen, astezken eta ostiraletan (18:00-19:00), eta astearte eta ostegunetan (18:00-21:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!