«Utzikeriaren uholdeak» salatu ditu Urgardenek

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 19a, 01:00

Urgardenek prentsa ohar batean adierazi du «administrazioek ibaien egoerarekiko ardura falta dutela» eta «hauen egoera hobetzeko presazko neurriak hartu behar direla».

Urgarden taldeak prentsa ohar batean azaldu du «ad­ministrazioek ibaien egoe­ra­rekiko ardura falta dutela; ibaiak, beren bazter eta urez gozatzeko ingurune natu­ralak bezala babestu be­harrean, arris­ku eta zikin­keria iturri baitira». Era berean, gogo­rarazi nahi izan dute «hau gure ingurunea dela, gure kez­ka eta gure erantzu­kizuna».

«Presazko neurriak»
Urgardenek dio, ibaiak gar­bi­tzeko eta ibaiak ezagutze­ko bul­tzatu dituzten auzolan bo­luntarioei esker ohartu di­rela «ibaiak utziak daudela, zabor tonelada ugari jaso­tzen dela, sarbideak ozto­patzen direla, hormez mu­gatu direla eta ubideek estolderia moduan jokatzen dutela». Ondorioz, «ibaien egoera hobetzeko presazko neurriak hartzea beharrezko dela» di­ote, baina «ez dugu uste ibaiak bideratzeko au­rre­ikusitako la­nek arazoari ir­tenbidea eman­go dienik, bi­tar­te horretan ibai­­etan meta­tzen den za­bo­rrak presa mo­duan joka­tzen badu eta gai­nera, urbani­za­zioak uholde lau­­ta­detara he­datzen jarrai­tzen badira».

«Kontzientziazioa bultzatu»
Azkenik, Urgardenek azaldu du «jende gutxirekin bada ere, egin daitekeen aldaketa ika­ragarria dela», eta beraz, ez di­tuzte erreklamatzen adminis­tra­zioaren neurriak bakarrik, «herritarren kon­tzientziazioa eta konpro­misoa ere bultzatu nahi ditugu». «Ez dugu za­bo­rrik nahi gure ibaietan, eta ez dugu nahi zabor hau itsasora heltzerik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!