Horbel Tabernak etxetik kanpo jokatuko du berriz. Lezora joango da oraingo honetan eta Allerru taldea izango du aurkari. Lezoko taldea hirugarren dago sailkapenean eta denboraldi ona egiten ari da, taldea berritu ostean. Hernaniarrek irabazi beharra daukate atzeko postuetatik ihes egiteko. Partidua gaur, 15:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!