Argazkia, poesia eta musika, Karboneran

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 18a, 01:00

Karbonera desalojatzeko aginduaren kontra, eta bertako lokala eta proiektuaren alde, bi emanaldi izango dira gaur, Karboneran bertan. Batetik, argazki emanaldia izango da, hitza eta musikarekin lagunduta. Nagore Lega­rreta argazkilariaren Edipotoa argazki-liburua ar­datz hartuta, bi argazki serie proiektatuko dira, kamara estenopeikoarekin atereak. Poesia izango du lagun, zuzenean, Gorka Setien eta Haizea Arregiren ahotan. Musika ukitua, Ma­riano Hurtadok emango dio, kontrabaxuarekin. 

Maá taldearen kontzertua, musika baino gehiago
Bikote bat izango da ondoren kontzertua emango duena. Okene Abrego ahotsean eta Mariano Hurtado bera kontrabaxuarekin. Bikote honek aspaldi ezagutzen du elkar, Inoreneroni taldetik. Talde horretako abestien bertsioak, Mikel Laboaren abestiren bat, eta bestelako piezak jo-abestu-errezitatuko dituzte. Esperimentazioak zati haundi bat hartuko du: kontrabaxu eta ahotsaz gain, haize instrumentuak, perkusioa, ahots jokoak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!