Jon Maia eta Maialen Lujanbio, bihar, Ipintzan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 19a, 01:00

Bertso bazkaria izango da, 14:00etatik aurrera. Apuntatzeko aukera badago oraindik: 688 811 724.

Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsotan ariko dira bihar, Astigarragako Ipintza sagardotegian. Bertso bazka­ria­rekin ekiten dio urtero denboraldiari Ipintzak, eta punta-puntako saioak atera izan dira beti. Joan den urtean ere Maialen Lujanbio han izan zen, Andoni Egañarekin, eta arra­tsaldeko 21:00etan orain­dik han ari ziren, etxerako presarik gabe. Aurten lana latz egin beharko dute iazko saioa ber­dintzeko, baina zein bi ber­tso­lari diren ikusita ez du arris­kua, hobetzeko ere. Elkar ondo ezagutzen duten bi bertsolari, generazio batekoak, eta umore fina bezain partikularra darabilkitenak... txispak atera litezke gaurko saioan.
Bertso bazkaria, 14:00etan izango da. Menua: piper pas­tela, bakailao tortila, bakailua saltsan, arkumea eta txuleta, postrea eta kafea. Prezioa,
30 euro. Apuntatzeko, deitu: 688 811 724. Edo idatzi: ipintza@ipintza.com. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!