Bihar arratsaldeko 17:00etan haurrentzako pelikula jarriko dute Astigarragako kultur etxean: Kiruku eta basapiztiak. Sarrerak 2 eurotan erosi daitezke gaur arratsaldeko 17:00ak arte, www.astigarraga.net webgunean. Bihar bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago ere sarrerak salgai izango dira kultur etxean.