Alerta egoeran jarraitzen du Hernanik, Ereñotzun ur maila 1,8-2 inguruan dagoelako oraindik.
Lasaialdia iritsi dela dirudi. Bart gauerako begiak Urumea ibaian jarriak zeuden eta euriteei adi-adi. Urik ez da atera gau osoan, gauerdiko 00:00etan 2 metroko maila jo zuten arren. Atzo 20:30ak aldean urak atera-ez atera zeuden, eta aurreikuspenek zioten euri dezente egingo zuela. Gaueko 22:00etatik 00:00etara asko bota du, eta horrek igo du ibaiaren maila, 2 metroraino. Ez da askoz gehiago igo ordea, eta momentu honetan (10:00ak) 1,8 inguruan daude.
Espero da, ur maila behera joatea, euririk ez baitu egin goizeko 05:00ak ezkero, eta gaur ateri izango dugu egun guztian. Udal alerta protokoloa aktibatuta egongo da urak 1,5 metrotik jaisten diren arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!