Kalteak ebaluatzeko garaia da

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 17a, 01:00

Iragarpenek diotenez, atertu egingo du gaur, beraz, ez dugu uholde arriskurik izango. Atzoko eguna nahiko lasai joan zen, eta urak ez zuen kalte material haundirik eragin. Añarbek 5 miloi m3ri eutsi zien.

ateri izango dugu gaur, euririk ez, eta eguzki izpi ba­tzuk ikusiko dira. Urek eragindako kalteak neurtzeko garaia da, beraz. Atzo gauean alerta gorrian zegoen Hernani (Kro­nikak 20:30etan erredakzioa itxi zuenean), gaur gauerako espero ziren euriteei begira. Egun guztian zehar alerta gorrian egon zen atzo Herna­ni, baina urak ez zuen eragin herenegun baino kalte haundiagorik. Atzo, oraindik, ez zuten ko­txerik aparkatzen utzi Portu eta Karabelgo parkinetan, eta itxura guztien arabera, gaur irekiko dituzte bi parkin horiek berriz. Errepiderik ez zuten itxi behar izan egun guztian, lur-jausi batzuk izan baziren ere: Errotaran inguruan (Osiñaga) eta abar.

Landare, ur azpian
Erriberetako baratzeetan eta Zubipen eta Landaren eragin ditu urak kalterik haundienak. Zubipe garbitzen aritu ziren atzo CD Hernaniko kideak. Landare oraindik ur azpian zegoen atzo.

Añarben ateak itxita
Añarbeko urtegiak jakinarazi duenez, herenegun goizaldetik urtegiak ateak itxita eduki ditu, ordurik txarrenak pasa arte. Tarte horretan, 5 miloi me­tro kubikori eutsi die Uru­meara ixuri gabe. Atzo goizeko 10:00ak aldean berriz ireki zuten ate bat, ordu batzuetan, lekua irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!