Emakumeentzako Jabetze Eskola antolatu du Berdintasun Sailak. Eskola hau bihurtu nahi dute, emakumeentzako hausnarketa, trebakuntza eta elkartzeko leku. Asmo horrekin, 5 ikastaro antolatu dituzte, urtarriletik ekainera bitarte, Biterin: Gure emozioak lantzen; Biodantza; Bestelako historia da. Emakume idazleak eta nobela historikoa; Mugimendu feministaren historia; eta Komikigintza eta ahalduntzea. Lehenengo ikastaroa Komikigintza izango da eta urtarrilaren 28an hasiko da. Gainerakoak, otsailean eta martxoan hasiko dira. Ikastaroetan izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a da. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, izena ematean eskatzen dutenentzako. 943 33 70 17 edo irantzu-j@hernani.net.
Komikigintza:
Irakaslea: Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’
Hizkuntza: euskera
Eguna: astelehena
Ordutegia: 18:00-19:30
Hasiera eguna: urtarrilak 28
Iraupena: 16’30 ordu
Matrikula: 16,50 euro
Komikia, norberaren gorputzaren berri emateko tresna.
www.ainararaxpi.blogspot.com
IKASTAROAK
Gure emozioak lantzen:
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: ostirala
Ordutegia: 17:00-19:00
Hasiera eguna: otsailak 1
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 20 euro
Norberak bere emozioak
ezagutu eta bideratzea.
Biodantza:
Irakaslea: Ainhoa Iturbe Tolosa
Hizkuntza: euskera
Eguna: asteazkena
Ordutegia: 17:00-18:30
Hasiera eguna: otsailak 20
Iraupena: 21 ordu
Matrikula: 21 euro
Adierazpena, integrazioa eta giza potentziala garatzeko sistema.
Bestelako historia da. Emakume idazleak eta nobela historikoa:
Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre
Hizkuntza: gaztelania
Egunak: otsailak 11 eta 25;
martxoak 11 eta 25; apirilak 8
eta 22; maiatzak 6 eta 20.
Ordutegia: 18:30-20:30
Hasiera eguna: otsailak 11
Iraupena: 16 ordu
Matrikula: 16 euro
Mugimendu feministaren historia:
Irakaslea: Edurne Epelde Pagola
eta Miren Aranguren Etxarte
Hizkuntza: euskera
Eguna: asteartea-martxoak 5, 12, 19 eta 26
Ordutegia: 18:00-20:30
Hasiera eguna: martxoak 5
Iraupena: 10 ordu
Matrikula: 10 euro