«Gure sagardo berria» oihu eginda, La Oreja de Van Gogh musika taldeak eman zion hasiera atzo, Astigarragako txotx denboaldiari.
Donostiako zipriztindua hartu zuen atzo Petritegi sagardotegiak eta Astigarragak, La Oreja de Van Gogh musika taldeak eman baitzion hasiera aurtengo txotx denboraldiari. «Gure sagardo berria!» oihu egin aurretik, Leire Martinez abeslariak azaldu zuenez, «errekonozimendua etxean egiten denean, bi aldiz balio izaten du». Mundu mailan arrakasta daukan musika taldeko bost kideek sagarrondoa landatu zuten Astigarragako sagardo etxean, eta handik segidan joan ziren Petritegira ohorezko tragoa hartzera, ordezkari, arduradun, sagardogile eta abar haundi bat atzetik zutela. Aurrez, prentsaurrekoan azaldu zituzten sagardo uzta bikaina izango denaren ezaugarriak: ondo heldutako sagarrarekin egina, afrutatua eta gradu gehixeagoduna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!