Maialen Lujanbio eta Jon Maia gai librean, igandean, Ipintza sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 16a, 01:00

Klasiko bihurtzen ari da Ipintzako urteroko bertso bazkaria. Iaz Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren eta apenas inor aspertu zen 2 orduz gorako bertso bazkari ederrean. Aurten ere goi mailako bertsoa segurua izango da, elkar ezinhobeto ezagu­tzen duten bi generazio bereko bi bertsolarien eskutik: Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Ipintza sagardotegiak horrekin emango dio hasiera aurtengo txotx denboraldiari. Menua: piper pastela, bakailu tortila, bakailua saltsan, arkumea eta txuleta, postrea eta kafea. Prezioa: 30 euro. Izenematea: 688 811 724.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!