partidua irabazi, arnasa hartu eta goiko postuetara begira jarri da Hernani, Añorgari 5-0 irabazita. Zortzigarren postuan dira hernaniarrak, baina jaitsiera postuei bizkarra emanda, dagoeneko. Orain, goiko postuetara begira, bost punturen barruan baitira zazpi talde. Lehenengo itzulia horrela bukatu da.
Kolore bakarreko partidua
Hernaniarrak nagusi, partiduaren lehendabiziko minututik; bai jokoan eta bai baloi geldian. Batez ere azken horretan, bost golak hala sartu baitzituzten: Maialenek buruz bi, kornerrean; Mirenek hankaz beste korner bat; Izarnek faltaz zuzenean; eta Mariak penaltiz.
Bigarren itzulia hasteko animoso dago Iban Gilen taldea. Datorren larunbatean jokatuko dute Bizkerre talde getxoztarraren kontra. Partidua Trintxerpen jokatuko dute, 15:30etan, Zubipe urak hartu zuelako atzo.