Biodantza ikastaroa eskainiko duzu. Zer da biodantza?
Biodantza sistema bat da, adierazpena, integrazioa eta giza potentziala garatzeko. Errealitatea ezagutzeko modu bat da. Eskaintzen du, esperientziak integratzeko bidea, musika, mugimendua eta ahotsa erabiliz.
Biodantzak bat-bateko espresioa estimulatzen du eta desioen eta barneko motibazioen artean koherentzia bat lortzen da, mugimendu eta keinuen bidez. Honek, jarrera berriak esperimentatzera eramaten gaitu, plazerra eta alaitasunaren bidean. Armonizazioaren bilaketa bat da, sakabanatuak dauden zatien konexioa berreskuratzeko.
Zer egiten duzue klaseetan?
Musika erabiliz, ariketa antolatu batzuk egiten ditugu. Ariketak, banaka, binaka eta taldeka egin daitezke. Ariketa hauek laguntzen dute norberak bere alderdi osasungarria berreskuratzen eta pixkanaka-pixkanaka bakoitza bere gorputzaren oreka naturala ezagutzen doa. Horrek bide ematen du besteekin komunikazioa hobetzeko eta naturarekin jatorrizko loturak berreskuratzeko. Oso ariketa sinpleak dira.
Musika erabiltzen dela diozu. Edozein musika mota?
Aztertutako semantika bat duten musikak aukeratzen dira eta mugimenduarekin lotuta dauden emozioak sortzen dituzten musikak bakarrik erabiltzen dira. Izan ere, mugimenduaren grazia eta berezkotasuna berreskuratzen laguntzen du.
Giza potentziala ere aipatu duzu.
Rolanado Torok, Biodantza sistemaren sortzaileak dioenez, gure potentziala adierazten da unibertsalak diren bost funtzioen bitartez. Horiek, pertsona guztiok ditugun ezaugarriak dira. Bizitzan, pertsona bakoitzak bost oinarrizko funtzio horiek garatzen ditu, baina askotan, funtzio batzuk indartzeko, beste batzuk kaltetzen dira eta horiek oso gutxi garatzen dira. Biodantzak bidea errazten du, gutxi garatu diren horiek integratzeko eta besteekin bateratzeko.
Zeintzuk dira bost funtzio horiek?
Bizitasuna: bizitzeko gogo-poza haunditzea. Integrazio motorea, autonomia, oreka...
Sexualitatea: desiraren iturria esnatzea, plazerraren sentsazioa haunditzea...
Sormena: adierazteko, berritzeko eta eraikitzeko gaitasuna.
Afektibitatea: maitasuna, adiskidetasuna, enpatia eta altruismoaren bidez, besteekin lotzeko gaitasuna.
Traszendentzia: naturarekin konexioa, unibertsoaren parte zarela konturatzea.
Ikastaroak
Komikigintza:
Irakaslea: Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’
Hizkuntza: euskera
Eguna: astelehena
Ordutegia: 18:00-19:30
Hasiera eguna: urtarrilak 28
Iraupena: 16’30 ordu
Matrikula: 16,50 euro
Komikia, norberaren gorputzaren berri emateko tresna.
www.ainararaxpi.blogspot.com
Gure emozioak lantzen:
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: ostirala
Ordutegia: 17:00-19:00
Hasiera eguna: otsailak 1
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 20 euro
Biodantza:
Irakaslea: Ainhoa Iturbe Tolosa
Hizkuntza: euskera
Eguna: asteazkena
Ordutegia: 17:00-18:30
Hasiera eguna: otsailak 20
Iraupena: 21 ordu
Matrikula: 21 euro
Adierazpena, integrazioa eta giza potentziala garatzeko sistema.
Bestelako historia da. emakume idazleak eta nobela historikoa:
Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre
Hizkuntza: gaztelania
Egunak: otsailak 11 eta 25;
martxoak 11 eta 25; apirilak 8
eta 22; maiatzak 6 eta 20.
Ordutegia: 18:30-20:30
Hasiera eguna: otsailak 11
Iraupena: 16 ordu
Matrikula: 16 euro
Mugimendu feministaren historia:
Irakaslea: Edurne Epelde Pagola
eta Miren Aranguren Etxarte
Hizkuntza: euskera
Eguna: asteartea-martxoak 5, 12, 19 eta 26
Ordutegia: 18:00-20:30
Hasiera eguna: martxoak 5
Iraupena: 10 ordu
matrikula: 10 euro