Goizeko 07:00etatik, Hernaniko Udaltzaingoa Karabel auzoko parkina hustutzen ari da, uholde arriskua dela eta. Megafonia bidez aritu dira bertako bizilagunei eta kotxeen jabeei abisua ematen. Ordu honetan (09:30), kotxe bakar batzuk besterik ez dira geratzen.
Goizeko 09:00etan, Landare eta Karabel inguruko baratzak urak hartuta zeuden, besteak beste. Goizeko lehenengo orduan, Fagollaga inguruan ere ura atera dela azaldu dute hainbat komunikabidetan. Goizeko 09:00ak inguruan ez zegoen aparteko arazorik Ereñotzurako bidean.
Udaltzainek azaldutakoaren arabera, ura jaisten ari da. Ereñotzuko nibela goizeko 07:00ak inguruan 1´85 metrotan egotetik 08:30ak inguruan 1´81metrotan egotera pasa da.
Herritarrak haserre
Karabeleko auzotarrak haserre dira. Guztia, Añarbek presako ateak ireki dituelako gertatu dela azaldu dute. «Atzo ez zegoen halako arriskurik, Añarbek ateak ireki dituelako egin du gainezka», diote.