Astigarragak bihar hasiko du txotx denboraldia, eta aurten pop doinuan egingo dute, gainera. La oreja de Van Gogh taldeko kideek egingo dute txotxero lana, egun batez, Petritegi sagardotegian.
Talde donostiarrak lortu du mundu mailan ezagun egitea, eta sekulako tiradizoa du eta dagoeneko 8 miloi disko salduak ditu, Estatu Batuak, Frantzia, Italia edo Hego Ameriketan. Pop taldea izanagatik, egiten dituzte bestelako kantuak ere: rantxera, bossa nova, dance, elektronikoak edo rock ikutukoak ere.
Egun guztiko festa
Astigarragak ongi etorri beroa egingo dio sagardo berriari, eta egun guztiko festa prest dute biharko. 12:00etan prentsaurrekoa; 13:00ean sagarra landatu; 13:45etan txotx irekiera Petritegin; 18:00etan Pintxotx tabernetan; 20:30etan sagardotegira.