Hernaniarrak beti bezala fin ari dira Euskal Herriko kluben arteko txapelketan, eta nagusien mailan final erdiak jokatuko dituzte datorren igandean, oso bikote zailaren kontra: Maite Ruiz de Larramendi (Eulate), hainbat aldiz munduko txapeldun izandakoa, eta Etxarriko Aristorena. Partidu hori irabazteko beharrezkoa dute aurrelariari jokatzea, bestela lanak izango dituzte hernaniarrek. Joku puntu ederrean eta animoz kargatuta iritsiko dira Hernaniko bi paletariak, asteburu honetan Lea-Artibaiko bikoteari erraz irabazita, 23-30.
Kadeteen EHko liga
Joan den asteburuan hasi dute kadeteek Euskal Herriko liga, eta guztira 7 partidu inguru jokatuko dituzte. Joan den asteburuan, Hernaniko bi bikotek jokatu zuten elkarren kontra eta Andreak eta Ixonek irabazi zieten Amaia eta Maddiri, 30-19.