Negua iritsi da, eta hotzaz gain, euri arriskua izango dugu gaur, egun guztian. Alerta naranja eman du Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak, metro karratuko 80 litro bota ditzakeelako, 24 ordutan. Ipar mendebala ere oso bizi ibiliko da, 100 kilometro orduko abiaduran, eta alerta emana dago haize-lekuetan. Biharko ere alerta horia dago emana, metro karratuko 60 litro bota ditzakeelako egun guztian. Haizeak ere zakar joko du.
Añarbe, egoera normalean
Añarbek jakinarazi duenez, urtegia %90 inguruan dago, eta ez du inongo arazorik espero diren urak biltzeko.
Euri arriskua ikusita, eta lekua irabazteko, Añarbek ate bat ireki zuen atzo arratsaldean, 15:00etatik aurrera. Horrela, segunduko 23 m3 ur askatu ditu Añarbek, gaur goizeko 08:00etan itxi duten arte. Horregatik, Urumea ibaiko nibela igo egin da ordu horietan, baina berriro ere jaitsi egin da gaur.
Añarbeko ate hori irekita, 1,4 miloi m3 urentzat lekua irabazi du urtegiak, eta lehendik beste 2,8 miloi m3-rentzat lekua bazuen. Gainera, kasurik txarrenean, larrialdiko alibiaderoko bi ateak itxita, beste 6,3 miloi m3 ur hartzeko lekua izango luke oraindik.