Hernani BHI Institutuak bi ikastaro emango ditu datorren astetik aurrera, elektrizitateari buruzkoak. Langile eta langabetuentzako ikastaroak dira, bi hilabetekoak, arratsaldez, eta erabat dohainik.
Barneko instalazio
elektrikoen muntaia eta mantenua
Ikastaro horietako bat asteazkenean hasiko da, eta 90 ordukoa izango da, martxoaren 20ra arte: Barneko instalazio elektrikoen muntaia eta mantenua.
Automatismo elektrikoen muntaia eta konponketa
Asteartean hasiko da beste ikastaroa, eta 60 ordukoa da, martxoaren 4ra arte: Automatismo elektrikoen muntaia eta konponketa.
Astelehenetik ostegunera dira ikastaroak (17:30-20:30 edo 17:30-21:00). Apuntatzeko, deitu: 943 55 19 58.