Berri onak, baina erdipurdiko emaitzak

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 14a, 01:00

Pelotari hernaniarrek hainbat txapelketa ofizialetako partiduak jokatu dituzte asteburuan, eta 7 irabazi eta 8 galdu dituzte. Hala ere, izan dira berri onak. Trinketean, Cisneros kadeteak finalerako sailkatzea lortu du, eta Murgiondok finalerdietarako. Euskal Herriko Txapelketan berriz, ondo hasi dira Lujanbio eta Lizeaga, Markinari 8-22 irabazita. Berri txarrak ere izan dira ordea. Trinketean, Rodriguez kadeteak eta Altuna jubenilak galdu egin dute finalerdietako partidua, eta Esnal seniorra txapelketatik kanpora gelditu da, finalaurdenetan. Euskal Herriko Txapelketan, Ojuel eta Aizpitartek galdu egin dute, lehenengo partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!