Proba solidarioan, Xabier Salillasekin batera parte hartzeko izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 14a, 01:00

Hilaren 21etik 27ra, egunean 100km korrika egitea da Xabier Salillas, ultrafondo korrikalari hernaniarraren asmoa. Hernani Wukrorekin Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera antolatutako proba solidario honen bitartez, Wukrora bidaltzeko dirua bildu nahi da. Salillas korrika ari den bitartean hernaniarrek ere parte hartzea nahi dute antolatzaileek. Horretarako izena eman dezakete taldeek edo norbanakoek, 625 703 656 telefonora deituta edo hernaniwukrorekin@gmail.com helbidera idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!