«Izpi txinparta berde bat lehertzean edalontzian, urrezkoa dirudien zuku goxoa»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 14a, 01:00

Kantuan hasi zuten Hernaniko aurtengo sagardo denboraldia, Gaztea Irratiko lau esatariek. Eskuetan hartutako edalontzietan lehertu zituzten lehenengo zipriztinak. Jarraian, hernaniarren txanda izan zen.

Giro paregabea jarri zuten atzo, Dida! saioko esatariek: Jon Gotzon, Edurne Garmen­dia, Ainhoa Vitoria eta Jo­seina Etxeberriak. Sagardoa atera den bezalako bertsoak kantatu zituzten, goxo eta biziak, txotxa irekitzeko gonbitea eskertzeko.  (bideoa: www.kronika.net). «Hemendik aurrera inork ez dezala gaizki hitz egin gure aurrean Hernaniko sagardo denboraldiaz, sagardoaz, ez eta jendeaz ere. Benetan bihotzean eramango zaituztegu-eta. Biba zuek! Eutsi Hernani!».
ETBko Maikrux eta Mari­kar­­men atsuak ere berehala azaldu ziren, ba­rrabas­keri­e­ta­rako prest. «Hau da Hernani­ko aur­tengo denboraldiko le­henengo baso puskatua!» esanez, egin zuten tragoa, basoa lurrera bota baino lehen.
Gero, Plaza bete zuten hernaniarren txanda izan zen. 

Informazio gehiago: Txotx irekierako bideoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!