Azken minutura arte, jokoan buru-belarri

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 14a, 01:00

Horbel Tabernak galdu egin zuen larunbatean Oiartzunen aurka, 2-1. Baina bukaerara arte jokoan buru-belarri aritu ziren hernaniarrak, eta azken minutuetan erabaki zen partidua. Lehenengo zatian oiartzuarrek aurrea hartu zuten, eta 1-0 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian hernaniarrak hobeto aritu ziren, eta berdinketa lortu zuten. Oiartzuarrek ordea, arriskatu egin zuten, eta portero jokalaria atera zuten. Horrekin, aurretik jartzea lortu zuten berriro, 2-1. Azken 30 segunduetan penalti bikoitza alde izan zuen Hernanik, baina ez zuten golik sartzerik lortu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!