Umeen pala ikastaroan izen-ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 13a, 01:00

Ikastaroa urtarrilaren 29an hasiko da, eta kiroldegiko pelotalekuan emango da, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 16:45etatik 17:45etara. Taldea sortuz gero, ostiraletan ere emango da ikastaroa, Tilosetan. Izen-ematea zabalik dago. Horretarako, idatzi hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora, edo pelotalekura azaldu astelehenenetan 20:00etatik 21:15etara, asteartetan 16:00e­­tatik 17:00etara, edo asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!