Barrenetxea IV garaile, Urtasunekin batean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 13a, 01:00

Atzo arratsaldean 4 partidu jokatu ziren Galarretan. Tartean, Barrenetxea IVak jokatu zuen Urtasunekin batean, Zeberio II eta Zubizarretaren aurka, eta 40 eta 30 irabazi zuten. Estelarrean berriz, Juaristi eta San Miguelek irabazi zuten, 40 eta 33, Urriza eta Ionen aurka. Ikuskizuna paregabekoa izan zen. Bikote gorria irabazten hasi bazen ere, Juaristik 15 tanto egin zituen, eta akats bakar bat ere ez. Hogeitabosgarren tantotik aurrera, urdinek aurrea hartu zuten, erritmo bizia jarriz, garaipena lortu zuten arte. Beste bi partiduak: Ezkurra II/Labaka 23 - 35 Matxin VI/Saldias; eta Oñatz/Olazar 22 - Matxin III/Urko 30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!