Denboraldiko bigarren buelta jokatzen hasiko dira gaur, errugbi jokalariak. Hernanik Vigo izango du aurkari, etxean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Partidu bizia izango da. Izan ere, hernaniarrek arerio zuzena dute talde galiziarra, mailari eusteko lehian.
Lan txukunari segida
Ligako lehenengo bueltan lan txukuna egin dute hernaniarrek, eta Gabonetako oporretatik bueltan, indarrez ekingo diote, mailari eusteko lanari. Sailkapeneko azkeneko postuetatik gehiago urruntzeko lanean ariko dira, gaurtik aurrera. Vigokoek berriz, lan haundia dute egiteko, jaitsiera postuetatik libratu nahi badute.