Kalitate Turistikoaren Zigilua lortzeko formazioa, doan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 13a, 01:00

Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen programa da, eta hortaz, bertan parte hartzen duten enpresek ez dute ezer ordaindu beharko. Turismo zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresentzako formazioa da: sagardotegi, jatetxe, museo...

Sektoreko enpresetan ka­li­tate turistikoa ezartzea da for­mazio programa honen as­moa. Behemendik, Turismo Lanki­de­tzarako Erakundeak jarri du martxan, Euskalit Bikain­ta­sunerako Euskal Fundazio­aren eta Basque­tour Euskal Turismo Agent­ziaren lagun­tza­rekin. Era berean, Eusko Jaur­laritzak diruz laguntzen du programa hau, eta beraz, bertan parte hartzen duten enpresek ez dute ezer or­dain­du beharko. Hil honen bu­kaeran Basquetourrek pro­gra­maren inguruko xeheta­sunak emango ditu.

Turismo sektoreko enpresa eta elkarteei zuzendua
Formazio programa honen ize­na da Ekintza Onen Programa-Destinu turistikoetan Kalitate­aren Programa’ (SICTED). Programa hau zuzenduta dago Donostialdea eskualdea osatzen duten 6 udalerrietan (Hernanin, Andoain, Astiga­rra­ga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) turismo sek­to­rean lan egiten duten enpresa eta elkarteei: ostatuak, mu­se­oak, turismo enpresak, jate­txeak, sagardotegiak... Formazio programa hone­tan parte hartzen duten era­kundeek, auditoria gaindituz gero, Kalitate Turistikoaren Zigilua lortuko dute lehe­nengo urtean, eta hurrengo 4 urtetan formazioarekin jarrai­tzeko aukera izango dute, Zigilua berresteko. Gainera, Behemendi Donostialdea Tu­ris­moguneko kalitateko tek­ni­kari baten laguntza jaso ahal izango dute. Helburua da turismo sek­toreko enpresek negozi­oaren kudeaketa eta ematen duten zerbitzua hobetzea, eta turis­tari kalitatezko espe­rientzia es­kaintzea.

Iparragirre eta Zelaia, dagoeneko Zigilua lortuta
Lehengo urtean jarri zen martxan programa hau, eta Donostialdeko 15 establezi­men­duk hartu zuten parte. Programako lehenengo zi­kloa bukatu dute, eta hortaz, laster Euskadi mailan egingo den ekitaldi batean Zigilua lortuko dute, tartean, Herna­niko Iparragirre eta Zelaia sagardotegiek.

Izen-ematea, zabalik
Hil honen bukaerara arte eman daiteke izena, progra­man par­te hartzeko. Horre­tarako Be­he­mendirekin jarri behar da kon­taktuan, 656 705 243 tele­fonoan edo helbide honetan: donostialdea@behemendi.org. Formazio programa otsai­lean hasiko da, eta 15 en­pre­sentzako dago lekua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!