‘Freddy Igeldegi’, Zinemaldiko pelikula ikusgai, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 12a, 01:00

Publiko guztiarentzako Fraddy Igeldegi pelikula izango da ikusgai gaur eta bihar 16:30etan, Biterin. Danimarkan egindako pelikula hau Zinemaldian izan zen ikusgai. Sinopsia: Ez da erraza txikientzat helduekin bizitzea, 10 urteko Victor eta bere lagunentzat adibidez. Euren mundua heldu serioz josita dago eta gainera Freddy Igeldegi, herriko harroputzari aurre egin behar diote. Zirkoa herrira iritsiko da eta zuzendariak iragarriko du Kanoi Erregeak bere azken emanaldia eskainiko duela. Herritar guztiak gonbidatzen ditu lehiaketa batean `talentu berezia´ erakustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!