Platanondoak kimatu ostean, Ezkiak txukuntzera

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 12a, 01:00

Atzo bukatu zituzten platanondoak kimatzeko lanak Goroldi enpresako kideek. Astelehenean Tilosetan hasiko dira lanean.

Urtero urtero, platanondoak kimatu behar izaten dira eta zeregin horretaz arduratzen dira Goroldi enpresako langileak. Aurten, normalean baino beranduago aritu dira, «eguraldiak ez baitu lagundu», dio­te David Chimeno eta Ismael Martinezek. Astelehe­nean hasi ziren eta atzo bukatu zituzten kimaketa lanak. Lizeaga auzoan 6 lagun inguru aritu dira, baina Hernani osoan, gehiago. Platanondoak kimatu oste­an, Tilosetan hasiko dira lanean, bertako ezkiak kima­tzen. Ezkiak 3 urtetik behin kimatzen dira Chimenok azaldu duenez: «Platanondo­ak urtero kimatu behar dira. Zuhaitz mota honen mantenimendua garestiagoa da. Beste batzuk bi urtetik behin, eta ezkiak, esaterako, hiru urtetik behin. Aurten tokatzen da». Moztutako adaxkak, txiki-txiki egiten dira kamioi batean eta herriko lorategietan erabil­tzen dira ongarri bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!